2014.05.22
Birle

Birle

  • 2007
  • Rocka

Atzera

Beste gauza bat da

Ke artean

Atea ireki nuen
zalantzaz beterik,
berriz pentsatu barik.
Barrura sartu zinen
eta hortik aurrera
ez zara inoiz irten.

Lasaitasun beltza
ematen didan
kajatxo gorriak
nire arnasean
hogei momentu
hartuko ditu,
ke artean.

Osasuna galtzen dut
dirua gastatuz.
Eta aurrera doan
erlojuak badauka
atzera kontatzen duen
bonbaren antza.

Zigarro bat
nire ezpainetan helduta.
Ke uztaiak
nire ahotik kanpora.

Jadanik ez ditut nahi.