Dena dago idatzita
guztion liburuan
letra beltzez indartuta.
Nahi dituzun hitzetan
moldaketak eginda
historia mantendu da.
Eman dizuten aukera:
aurrez jarritako arauak hartzea.
Ez dizute inoiz esan:
Benetan nahi duzuna al da?
Egonezinarekin
erreta zaudenean
badaukate sendagaia.
Sintomak joaten dira
baina zure etsipena
betirako mantendu da.
Gustukoa ez bada
zein da (gure) aukera?
Isilik geratu eta
emandakoa onartzea.
Egonezinarekin erreta zaude eta...
Bilatu zure irtenbidea.