Belakoren kasuan bezala, Mungiako (Bizkaia) auzo batek ematen dio izena talde honi. Hasieran, Boys of Birle deitzen ziren eta izen horrekin argitaratu zuten lehen diskoa, Bidea da helmuga (2010). Hardcore melodikoa eta rocka lantzen ditu taldeak, erritmo ertainak eta lelo itsaskorrak zainduz. Ardatzak lau kantuz osaturiko EPa da grabatu duten azkena.