Eta ulertu zuen, ateak ere baduela
autodefentsa mekanismo itzela
irekitzean topean eusteko
bortizki itxiz gero, kolperik ez hartzeko.
Eta behin topea hausteko kemena aurkituta
erabat zabaltzean, berez itxiko dela
Inertzia geldigaitzak bultzatuta.
Jarraian makurtu, kontu handiz batu zuen
atea, aldizka, ireki ohi zuen
haize bolada berriak barrura sartutako guztia
komodako kaxoian sartu eta
emeki maitekiro, atondu.