Melanomaniak ez nazala eten, oraindik ez.
Itxaron dezala melanomaniak izoztutako guztiak.
Orain badakit,
ez da bihar baten beharrik
gaur honen bidean aurrera egiteko.
Orain beste batzuk gara,
beldurrak elurra aldera baztertu duenean.
Betirako daukat barruan
gordetzen ikasi duguna
orbainak laztandu ditugunean.
Gardenak ez gaitu garaiezin egin, Pragmak baizik.