Dena ez da hitz egin, dena ezin azaldu.
Ez bada itxi... nola amaitu?
Denborak ez nau umotzen, minak baizik.
Oraina bazen ezinezko iragan eta etorkizuna arteko kulunka...
geldiarazi ordez zerua jo, zeru garbia urratu egin zuen.
Zabua eraiki nion, bihotzaren adar batetik zintzilik dirau.
Kulunka-kulunka, hutsaren gainean... zintzilik dirau.