Tori ene belarriak, hartu nire begiak, nire esperientzia, nire
aholkua.
Ondoren, eskua eman eta gozokiro eskertu
baliagarria izan zelako, izan nintzen.
Distira itzuliko zion ispilurik gabe,
ikus dezaten behar duen haurra ez zuen magalik bildu.
Bere hutsak nirean bilatu eta tarte batean elkarrekin jolastu
ziren.
Neure burua ezabatuz marraztu nuen guztia.
Ukitu ahala desagertu zen.
Zorion hura gordez, akatsak sendatzen ditut.
Erreparatzeko bulkada inozo bat antzeman.
Kapitulua itxi eta guztiaz ikasten dut
bai mingarriaz bai zirraragarriaz.
Akordio zikoitz honekin nire bidean erauzi:
neskato baten hutsa, mutiko baten beharra.
Akordio zikoitz honekin nire bidean erauzi.
Baliagarria izan zen hala ere...
garaitu zintudan, Eros.