Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Etapa berri horretan nazioarteko folk eta rock independentearen eragina jaso du Birkitek, eta musikari eta emakume izatearen identitatea bilatzearen inguruan dihardu, euskal kantagintzaren senatik abiatuta eta antzinako noise ukituaz eragin horiek islatuz.