Begi triste horiek berri hitz egin didate
hiru eguneko bizarra gaur ere
nahikoa izan ziren arreta deitzeko
eta orain ezin gainetik, ezin burutik kendu.
Gaindituta, eskuak bete
hirugarrena bidean
begi triste horiek hitz egin didate
eta ez dakit zer dioten, ez dakit zer nahi duten.
Larrua jo nahi didazu,
ala zurearen kontra estutu, besterik ez?
Naizen lekuraino eraman zaitzadan
naizen lekuan arnas hartuko duzulakoan.
Bertan egonda naiz ere, aspaldian
ez naiz erantzuna, ez nauzu behar.
Ireki leihoa
tinko itxi zendun noizbait
etxea epeltzean.