Gaba hartan hesiak
ohi baino baxuagoa ematen zuen
eskutik heldu
eta jauzi egin gendun mendira
Aske nintzen
aske zu be.
Dasta neban fruitua
neuria bailitzan ene ezpain artian
Eta zeu zelatan,
ugazaba esnatuko zalako ustean.
Ilun bazen
izpiak ginen
egunsenti berriaren iragarle.
Lurra erein genuen.
Jauzi egin genuen.
Goizaren jabe ginelakoan nengoen
eta aske nintzen
aske zu be
argi izpiak lez,
une batez.