Une bakartienetan
noizean behin desagertu ohi da
gertukotik urrun
non bestelakorik sentitzea
ezegokia ez den.
Non pasioak maiteari
bihotza urratuko ez dion.
Irudikatzen, marrazten,
desira duena moldatzen.
Bat-batean
desagertzen hasi denean
berriz itzuliko da,
bestea ere
bertan dela somatzean.
Aske zaitu
aldean
onartzeak dakar
azkenik
barea.
Eraikitakoak
zutik darrai horrela
eta horrela darraite
eskutik aurrera.