Zumaian (Gipuzkoa) sortutako taldea da Big Boy. Sei lagunek osatzen dute, eta rock tresna konbentzionalez gain haize instrumentuek (klarinetea, bonbardinoa, tronboia) pisu handia dute taldearen sorkuntzan. Ekialdeko musikaren, tangoaren, Ennio Morricorenen soinu banden edota surf musikaren aztarnak entzuten dira Big Boyren kantuetan. Bi disko eta Big Boyren ibilbideari buruzko dokumental faltsu bat argitaratu ditu.