2021eko Gudari Egunerako Manuel Lasarteren "Euskalerriari" bertso-sorta abestu dute bidelapurrek.
Fado bat dantzatzen nabilen hontan
triste ez baina noraezak jota
urak beti daki nora doan
nik ere hain lasai nahi nuke joan.
Eta jakin nongo itsasotan
galduko naizen zure besoetan
non kantatu dezakedan ozen
zein portutan mozkortuko naizen.
Nostalgiaren kupeletik edan eta edan
eta nire itzalari jarraitu hegan.
Kale kantoietan barrena
katu beltz bat izan gauez
nagusirik ez duena
jaio eta hiltzen dena berez.
Nostalgiaren kupeletik edan eta edan
eta nire itzalari jarraitu hegan.