2021eko Gudari Egunerako Manuel Lasarteren "Euskalerriari" bertso-sorta abestu dute bidelapurrek.
Ahuspez harraparia
apalak buru ebakiz
piztia zirenen zatiz
egin da ehiztaria.
Bi begi beltz ireki
min zaharren jario
gauak gezurra dio
baina gardena da beti.
Piztia ehizatu bat
hatzapar kamutsei beha
ehizarako bidea
lausotu dizu ohiturak.
Izuak esnatu zintuen
eta gaur begira atzo zinenaz
bazeneki nor zaren, gaur nor, zer zaren.
Garden bada guztia
zer du onik esnatzeak
zauriak behatzeak
egiten gaitu piztia
Izuak esnatu gintuen eta gaur
begira atzo ginenaz
bageneki nor garen, gaur nor, zer garen.