Gaztea irratiak antolatutako maketa lehiaketan entzuleen saria irabazi zuen, 2002. urtean, Arrigorriagako (Bizkaiko) laukote honek, baina taldeak ez zuen presarik izan lehen disko luzea grabatzeko. Haatik, Iluntzean (2005) lehen diskoaren harrera onak ekarri zuen bigarrena, Mina eta ezina (2006), berehala iristea. Metala eta rocka jorratzen ditu taldeak, melodiari ez ezik ahotsari ere garrantzi handia emanez. Bigarren diskoaz geroztik ez da taldearen berririk.