Adio ezpatak, agur eskutua
Orain tresna bakar daukagu hitza
Baina ez moldatuz amets ezkutuak
Nigarra luzatu baina alferrik gabiltza
Mihitik atera badoa haizean
Asmo haragikoi, zuntz amestia
Agindutan idor, aitorpen hezean
Jateko merkea ta betetzeko bai garestia
Hitza, hitza, hitza, hitza
Ahoz aho goxo, paperean preso
Bidean gelditu da konfiantza
Alferrik ditugu zango eta beso
Bururik ez badugu nola asmatu guk dantza ?
Dohainik ttipitan ukan nuen zama
Inor lotu gabe libro nauena
Pobrea aberats egin duen arma
Lore eztien ta ezpatarik gordin zorrotzena