Mendia ezpataz, haizea burdinez
Amaiurren gira azkeneraino
Langile egunez, gudariak gauez
Hobe da etzanik, hutsurik, belaunika baino
Badakit hilko naiz bihar edo etzi
Bainan burua xut gure haurrengatik
Herria luze da orain ia ez etsi
Izan daitezela Nafarroan harro gugatik
Ez duenak ez du galtzeko beldurrik
Ez damu, ez herra, ez utz, ez izi
Hoientzat ere ez da garaipen xamurrik
Egungo ametsa ta lana biharko bizi
Sobera guretzat Lerinen jendea
Besoa moztuta, gorde burua
Agian galdu da Aitaren etxea
Baina pizturik da, ezkutuan, Amaren sua