Urratu ditugun lurrak eta harrotutako hautsak busti ditu euri urak.
Lainoz tindatu da zerumuga, betiko urrunduz gure jomuga.
Erabakiak asko dira bizian, batek daki zein izango den nire zoria.
Apaltasunez zintzo, adiorik ez irri bat baino.
Zer datorkit hurrengo?
Bihotzean zaitut beti eramango.
Etorkizunak hainbat izen ditu eta ni bat idazteko asmoz nihoa.
Ez dakit zein, ezta non duen helmuga.
Bideak aurkeztuko dit geroa.
Bizitakoa ahaztu gabe gogoan, oroitzapenak bidelagun alboan.
Apaltasunez zintzo, adiorik ez irri bat baino.
Zer datorkit hurrengo?
Bihotzean zaitut beti eramango.