Azkar batean lurrundu zen hura,
konbikzioak ura balira bezala.
Neguko gau hotzak izoztu zituen
maitasun izerdiak,
sutan ziren, baina, oroimen garratzak.
Erre zen gaua, erre zerua,
egon ezinaren amorru sutsuaz.
Ez da bakerik, ez zorionik,
barrutik kiskaltzen gaituen bidean.
Azken muxua eskatu zenidan
ekaitzaren osteko barealdi faltsuan.
Belarik gabeko bela-ontzian
haizeari puzka;
bidaia utopikoak.
Erre zen gaua, erre zerua,
egon ezinaren amorru sutsuaz.
Ez da bakerik, ez zorionik,
barrutik kiskaltzen gaituen bidean.