Idatzi ezineko ideia batekin
urratu dut arima,
plastikozko lore baten bizitzari begira
igaro zait denbora.
“Gogoa non, zangoa han” esan zioten
galdu zen herrenari,
eta teilatutik besoak zabalik erori zen
txoriburuari.
Ez al da izakion nahian mugarik,
ordainak merezi ote du beti?
Garaipen txiki batek balio al ditu
esna igaro ditudan gauak,
neure gogoa bete ezinik
galdutako une guztiak?
Ez al da izakion nahian mugarik,
ordainak merezi ote du beti?
Ez al da ordaina gehiegi?