Intentzio ona zuten
ekintzen hilerria
gainezka topatu dut,
eta lorerik ez…
Ez da ospea bezala
gogo ona saritzen;
emaitzek bizkarrean
sega bat.
Huntz artean galdu da
errukia.
Gizatasun krudela
mundua menderatzen,
burmuin zantzu urriak
hondar huts bilakatzen.
Pentsamendu lehorteaz,
ardi beltzen galmena.
Perfekzio nahi itsuak
nortasuna du salgai,
ni-a du salgai.
Amaiera iristean
izango al da bakerik
kontzientzien tristurak
garbitzeko?