Nik oihu egin
eta oihartzuna isil-isilik.
Ahotsa kenduko digute baina
ez zentzurik.
Hazi pozoindu bat lurrean
landatu ondoren,
ez da hain erraza ingurua
kezko hesiz babesten.
Badakit non garen
errautsak dena estali arren,
oinutsen azalean
lurrak hitz egiten dit ozen.
Libreki arnastea
debekatu nahi dutenen
behelainoak ez ditu
egia guztiak ezkutatzen.
Hitzak soilik dituzte alde,
arrazoia zahar.
Diruaren distirak bihurtzen du
eulia ausart.
Bere burua ere pozointzen duen
landarea lehor,
baina nola edo hala bizirik
mantendu nahi dute hor.