Beñat Igerabide hainbat rock eta metal taldetan aritu zen, harik eta 2011. urte inguruan kantuak bakarka sortzen hasi zen arte. Gaztea irratiko maketa lehiaketako finalera iritsi zen 2013n, eta Orbainak diskoa kaleratu zuen 2014ko udaberrian. Pop-rock, country eta blues leuneko kantuak jaso zituen talde baten laguntzaz lan horretan. Geldialdi bakoitzean bigarren diskoa kaleratu du 2017an.