Orduan,
zertarako hainbeste komeria?
Bazenekien, ondo jakin ere,
ez esan ezetz behin eta berriz.
Hala ere, gaitzerdi,
moldatzen zara ongi
aukera izanez gero.
Burua galdu gabe ari zara ahalegintzen,
iritsiko zaizu txanda, ez duzu utzi behar.
Bestela joango da jadanik aspertuta,
itxaroten nekatuta, esango du aio.
Hala ere, gaitzerdi,
moldatzen zara ongi,
aukera izanez gero.
Ez zara galduko,
larre motzean,
bertatik bertara.
Ezer ez da biribila, zaharrak dira berriak,
egin gabe saiorik ez dago maukarik.
Ganoragabekeria batzuetan da premia,
erosokeria irtenbidea.