Joxi Ubedak (Tortura Sistematika, Bukaera, Anima Vili, Batzuk…) eta Iker Lopezek (Lobo Electrico) sortu zuten Belarmiñak. Geroago beste bi kide batu zaizkie: Ilargi Agirre (bateria) eta Eñaut Maiz (baxua). Folk eta blues kutsuko kantu geldoak egiten dituzte, atmosferak sortuz. 2013ko apirilean eskaini zuten lehen kontzertua, eta oraingoz lan bakarra grabatu dute.