Malkoak bezain gazi
ikasi, hazi
irristatuz ibiltzen hasi
ahalegin handiz
Hostoak erortzen hasi
handik edo hemendik
baso nahiz mendi
udazkena iritsirik.
Haize hotza saihestu, ibili kontuz
hego haizeaz babestu, beti prestu
eta ahoa ez itxi, begiak ireki
jardun egoki, ahal bada ongi
Ohituko zara, maiz ikusten,
nahiz sentitzen, tarteka.
Ez bada leun, izango da zuzen,
lehorra agian, baina gurean
Hain da estua…