Hitzak: Allande Oihenart
Musika: Pantxix Bidart, Marie Hirigoien Bidart
Errealizazioa Etxe
Onest izan gaitezen, zintzo izan gaitezen, edozein sentimenduk
bilatzen du zenbait izen.
Kulpabilitate hau, tristura hau bezain, daramat betidanik ene baitan ezkuturik.
Baina gaurtik goiti, mamia izanen du.
Baina gaurtik goiti, bisai bat izanen du.
Baina gaurtik goiti, izen bat izanen du.
Baina gaurtik goiti, zure izena izanen du…
azaldu ez ziren distortsioen munduan…
Inork ez du errurik, ez baita pekaturik abereen artean.
Ez, ez da jainkorik, ez da ere barkamenik abereen artean.
Ez da hitz ematerik, ez traiziorik abereen artean.
Denbora hari bat baizik, gertaerek artekaturik… zenbait uzte haien
artean.
(Arazoaren arrazoia, arrazoia denean…)
Azaldu ez ziren distortsioen munduan…
Azaldu ezin ziren distortsioen munduan…