“Hertsiki lotutako unibertso eta bizitzen islada, rockaren iluntasuna eta folkaren eztitasunaren arteko begian begiko asumitua, kultura aberats eta sakon baten misterioari nahasia”. Horrela deskribatzen da Begiz Begiren mundua. Patxi Amulet eta Xabi Etxeberrik sortu zuten taldea, haien unibertso musikalak partekatzeko asmoarekin. Lau urte berantago, haien proiektua urrunago eramateko, hiru musikari berri sartu ziren taldean. Naturalki, bakoitzak bere estiloa ekarri zuen eta denen artean moldaketa berri batzuk sortu ziren.