2019.05.15
Basaki

Basaki

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Atzera

Lehen distira (zuzenean)

Hegaldatu zaitez

Hitz isilduak, sentipen hilak...
Aukera galduak betiko joan dira.
Horitu zitzaizkizun maitasun oharrak.
Orainaldirik gabeko iraganak.

Jaso ez zenuen besarkada,
kondenatu zintuzten uneen oihartzunak.
Geldiarazi ez zaitzala joan zenaren zamak.
Adorea batuta, ekin bizitzera.

ASTINDU BELDURRAK
LIBRE IZAN ARTE,
ZABALDU HEGALAK
ETA HEGALDATU ZAITEZ.
ZERUAN ASKE,
EGUZKI IZPIEK
BELDURRAK ERRE ARTE.

Zauriak estaliz bizi izan zinen,
atea irekiko ote zuen beldurrez.
Duintasuna erauzi zizuten koldarki,
adorea erantzi, makurrarazi.

Baina ausardiak zauriak ditu estali
eta ateak itxi,
ateak betiko itxi.

ASTINDU BELDURRAK...

Izuaren, mespretxuaren,
kaiolatik ihes egin.
Ez dago inor zu lakorik,
indar betez hegan egin.

Zauriak estaliz bizi izan zinen,
Baina gaur orainak ez dauka iraganik.