Bukatu da eguna
bere burua saldu duen herrian.
Etorri da gaua
eta itzali dira argiak.
Dena datza isil, etsiaren etsian.
Min isil iragazgaitzean
atzoko barreen oihartzuna entzuten da.
Eta iragana besarkatu nahi dut,
bakardade hotza ez nabaritu.
Ahal banu denbora gelditu,
ahal banu espirala saihestu…
BAINA GOIZEAN BEGIAK ZABALTZEAN
AUKERA BERRI BAT IZATEN DUGU AURREAN.
BIZITZA EGUNERO HAS DAITEKE
BERE BURUA MERKE SALDU ZUEN BIHOTZEAN.
Berunezko arratsak
bere burua saldu zuen bihotzean.
Non dira irriak?
Non gelditu dira amets haien dirdirak?
Amets haien argiak betiko galdu al dira?
Minaren lubakietan gordeta
orbain itxiak zabaldu egin dira.
Eta iraganak oraina mintzen du,
orainak biharra kondenatu.
Ahal banu denbora gelditu,
ahal banu espirala saihestu...
BAINA GOIZEAN BEGIAK ZABALTZEAN
AUKERA BERRI BAT IZATEN DUGU AURREAN.
BIZITZA EGUNERO HAS DAITEKE
BERE BURUA MERKE SALDU ZUEN BIHOTZEAN.
EGUNERO HASTEN DA BIZITZA BERRI BAT,
AUKERA BERRI BAT.