2019.05.15
Basaki

Basaki

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Atzera

Lehen distira (zuzenean)

Letra larriak

Idazkera apaina da
Gezur handien mozorroa
Nekez naiz fidatuko
Tatxoirik gabeko testuaz

Zalantzak, boterearen horman pitzadurak
Eta orbainak ez sinestearen emaitza dira

LETRA OKERREZ
DIRA IDATZI
MEZU ARTEZENAK ETA IDEIARIK ZUZENENENAK BETI
DENA AZALETIK
EGIA ERI
LETRA LARRIAK, GEZUR LARRIEN ESTALKIA

Gogoeta egiteko
Gogorik ez den plaza hutsetan
Egia absolutuak
Inposaketaren lehen urratsa.

Zalantza, galdera bakoitza mailu kolpe bat da
Eta orbainak, bidea urratzearen oinazea.

LETRA OKERREZ
DIRA IDATZI
MEZU ARTEZENAK ETA IDEIARIK ZUZENENENAK BETI
DENA AZALETIK
EGIA ERI
LETRA LARRIAK, GEZUR LARRIEN ESTALKIA

Etorkizun abisala aurrean
Letra xehez idatziko duguna