Ur lasterrak nahieran darabiltzan ontzi makalak gara
Itomenaren mugetan, balantzaka dauden
marinel hordien itzal mehe belzkarak
Anartean,
Hutsunez beteta
Gabeziaz ase
Dena da osagabe
Ezerezaren eta minaren artean, mina dut nahiago bizitzearren bada
Mugitzearen ondorio bada oinazea, nahiago minduta.
HELDUKO DA BIHARKO EGUNA, BESTE AUKERA BAT
MARRAZTUKO DUGU POZ IZPI BAT ILUNPEAN
MENIA LABUR BAT, MENDEKU GUPIDAGABEA
ARNASBIDE PREMIAZKO BAT, EGUNEROKO ZINGIRAN
Zuretzat sortu nahi dut, inguruko zarata honetaz zuregan babestu
“Gu” bat elikatu,
galduko dugula jakinik, kemenez jokatu.
Ta dena
erortzear dela
hartu eskua, nire erantzuna
zure barre bakoitza.
Dena erortzear dela
hartu eskua, biok bat gara.
Dena erortzear dela,
nire erantzuna, zure barrea.
HELDUKO DA BIHARKO EGUNA, BESTE AUKERA BAT
MARRAZTUKO DUGU POZ IZPI BAT ILUNPEAN
MENIA LABUR BAT, MENDEKU GUPIDAGABEA
ARNASBIDE PREMIAZKO BAT, EGUNEROKO ZINGIRAN