Galdu duguna ere bagara,
absentzia denen ondorioa.
Galdu dugu eta galdu gara
zutik eutsiko digun euskarri baten bila.
Letagin zorrotzez,
bahitu ziguten adorez,
mundua eraiki nahi genuen
noizbait zurekin partekatzeko xedez.
TA HEMEN GAUDE GOSE MINEZ
OBEDIENTZIARI ITZURI EGINEZ.
TA HEMEN GAUDE MINEZ ASE
GALTZAILEON BANDERARI ERAGINEZ.
Esanekotasunari ezetz
esan genion aho batez
Mundua eraiki nahi genuen.
guztiari elkarrekin egiteko ihes
Garaipen txikiek,
arnasaldi ebatsiek
kemena eman ziguten
piztiaren ahutzetan gaude oreka gordetzen
TA HEMEN GAUDE GOSE MINEZ
OBEDIENTZIARI ITZURI EGINEZ
TA HEMEN GAUDE MINEZ ASE
GALTZAILEON BANDERARI ERAGINEZ
Oturuntzaren
apur ustelak
jaso ditugu
zegokiguna balitz gisa.
Galtzera ohituta
beldurra ere
Galdu dugu ta abian gara.
Galbidean nahi gintuzten
ta biharra ukatu ziguten.
Baina adi eta erne gaude
gutaz espero zen horretaz arduratzeke.
Garaipen txikiek,
arnasaldi ebatsiek
kemena eman ziguten
piztiaren ahutzetan gaude oreka gordetzen.
TA HEMEN GAUDE GOSE MINEZ
OBEDIENTZIARI ITZURI EGINEZ
TA HEMEN GAUDE MINEZ ASE
GALTZAILEON BANDERARI ERAGINEZ
Hemen gaude, minez ase, obedientziari itzuri eginez, minez ase.