Hitzen artetik ihesi doaz,
argi partikula txikiak
eta ezin ditut hemen gelditu
ni bait naiz horren gardena,
eta ihes doaz.
Hatzen artetik ihesi doaz
soinu uhin forma txikiak
eta ezin ditut hemen gelditu
ni ez bait naiz haien jabea.
Baina kosta egiten zait hasieratik,
naizen bezala agertzea,
nire barrena ateratzeko
garraxi egitera noa.