Daukadan tristura
Azaldu ezinean
Pasatzen dira egunak.
Jarraitzen dut bidea
Sufrimendu nabariz
Gainditzen ditut harriak.
Baina zu ikustean argia,
Ikusten dudan bakarra da.
Esku artetik joan zen
Neukan itxaropena
Arima galdurik daukat
Baina zu ikustean, bizitza
Askoz ere errazagoa da.