Hartzazu edaria, luma gorriak hosto atzian,
gaua sartu da ta euliak
argi baten orbitan.
Dena desagertua, neoizko sugeak oinetan,
mundua da hankaz gora
ta ni hemendik banoa.
Marruak urrunean, nere ondoko begietan,
esan zer ikusten duten
ohian beltzan gainean.
Izotz puskak airean, itsasoa bare danean
argi orlegiak dantzan
zerbait esan nahiean.
Zerk izutzen nau?
Zarata gehiegi dago egiaren aurrean.
Zerk izutzen nau?
Zarata besterik ez da gure begi aurrean.
Begiak txuri ditut, buru barrura beida jarriz,
harritzen nau zenbat bazter,
dauden aztertu barik.
Hau ez da arrazoitzen fisikaren lege batekin,
kolorerik bada baina
materia ilun gehiegi.
Zerk izutzen nau?
Zarata gehiegi dago egiaren aurrean.
Zerk izutzen nau?
Zarata besterik ez da gure begi aurrean.
Zerk izutzen nau?
Zarata gehiegi dago nere buru barnean.