Gaur elkartu gara
arrazoi egarriz antro baten
ta saiatu gara
mundua ulertzen.
Beldurrez zaitut
ikusten gaurkoan ta zer duzu?
Heriotzaz luze
hitz egin dugu.
Gertuegi bizi izan duzu askotan
galdetzen zara zer dagon ondorengoan
erantzun nahi nizuke orain duzun kezka
errautsa baino askoz…
Ta nola zoaz?
Joan zinenetik galdetzen didazu,
bakarrik hizketan
ezin zaitut ahaztu.
Gertuegi bizi izan zenun azkenean
galdetzen zinen zer zegon ondorengoan
erantzun nahi nizuke ordun zenun kezka
errautsa baino askoz…