Kolore gorrizko larrosa guztiak
grixez margotu ditut,
zerua urdin da argi gehiegi da
lainotu egin nahi dut,
horrekin amesten nun.
Gertaeren prentsa beti irakurtzen dut
lotara joan aurretik,
ta maitasun filmak gogokoak ditut
amaiera txarrekin,
beltzez jazten naiz beti.
Nazka ematen zidaten hoiek gaur maite ditut
nazka ematen zidaten hoiek gaur maite ditut.
Ozeano erdian, plastikozko irlan
bizi nahiko nuke.
Amodio falta da deitzen dionik
baina ez da horregatik,
bai mundu honengatik.
Nazka ematen zidaten hoiek gaur maite ditut,
nazka ematen zidaten hoiek gaur maite ditut.
Argiaren abiaduran eramango ditut,
argiaren abiaduran eramango ditut,
eguzkira.