Ibaiertzean nabil, berriz bueltako bidean
urak galdetu dit: nola daramak nekea?
garesti baita beti ez bereiztea,
poza ta pena
zu ni, garena, ezerez dena
Jada ez dut lekurik azalean, zoriona ez den ezer barneratzeko
sentitzea ez zen nire lehentasuna
baina agertu zinen
Arrazionaltasun nekagarri hau, itsasoratu nahi dut
itsaso bat izan, hodeiertzik ez duena
ez nire haitz, ez zure aitzaki
ez arrazoi ez arazo
eta olatu artean loratu behar orain
Non gorde aingura? Agurraren ubeldura
Jada ez dut lekurik azalean, zoriona ez den ezer barneratzeko
sentitzera ausartu nintzenenan, desagertu ginen