Ni, zama
nire gaur guztien ama
babesten zaila txiki izateko handinahia
Ta gertuko dana
urrundu ahala
batzen gaitun bakarra distantzia da
Erraldoiek ahaztu ote dute
behinola izan zuten txoritasuna
ta nik kafe katillun nahi ditut
zerbezak ta azukrezkak
Ni, zama
nire gaur guztien ama
babesten zaila txiki izateko handinahia
Ta gertuko dana
urrundu ahala
batzen gaitun bakarra distantzia da
Ez dut nahi zure aisia ez
zure ziria bai
negar egin arte kontatutako guztia
Ispilu hauei kantuan berriro
neurtuz berriz zeinen luze den soka
gaur ere bai, oin eta lur
arten dagon distantzia
nire akatsek definitu zai nago