Azal bat, urdina
Antzeko baten bila
Begiekin idatzi eta erraiekin kanta zazu
Esan zenidan, arratsalde hartan
Oraindik ez dut ahaztu
Gogoa minduta nuen
Ezin deus eskaini
Horrenbeste emateko ta ezin jakin zeini
Zuretzat horren berezi nintzela
Ulertzen ikasi izan banu
Niretzat horren berezi zinela
Adierazi ezaren damu
Espero ez zenean
Ozeanoaren arramazka
Unea ta ondarea
Neurtzearen gatazka
Zure izateak jantzi zuen nire mina
Ez ote genuen
Maldizio berdina
Azal bat urdina
Antzeko baten bila