Hamarkadari nahigabe
esan agur
egin ohore
bidean topatu ditut
une
forma anitzak
mila ondorio dotore
betikotu baitut
lehen aldien bilduma garden hau
berriz ere
behartu naute ta
ikasten noa
distiraren anaia dela
lanbroa
badatozelako
ziklo berri baten zirrarak
ta badoa gauzatu ez den loa
ta eroso sentitzen naiz,
saiatzearen nekean
garuneko atzerritik ikusiz
bihotza dudala etxea
ta ezin da beti irri egin
ezin da iraun penetan
egun baten hilko naiz baina
ez behintzat beste denetan