Naiara Anasagasti (Paniks) eta Sergio Llanos (Eureka Hot 3, Atom Rhumba) dira honetako kideak. Perkusioa jo eta abestu egiten du Anasagastik, eta Llanosek gitarrak, baxua eta teklatuak jotzen ditu. Riff baten gainean eraiki ohi dituzte kantuak eta gustuko dute horietako bakoitzak bere ukitua edukitzea, bluesarena, rock’n’rollarena edota countryarena.