2021.05.20
Azken Sustraiak

Azken Sustraiak

Zuretzat

Amaitu dira aitzaki guztiak iraganak oraina mugatzen dizunean
Ondoratzen zaituen aingura herdoildua errotik moztuta orain goruntz zoaz

Lorpen eta akats guztiak soinean jantziz, ez baitago arantza gabeko larrosarik
Ezta begirada garbi hori ordezka dezaken hitzik

Besarkada estu, gure gotorleku
Hautsak gogoz harrotuz ikasitakoa ahaztu
Ziurtasun gabeziaren askatasuna
Betidanik ez baina betirako den guztia

Eta beste behin hezurretaraino hunkitzen nauen irrifar batez
jaiki eta eraiki zara adorez

Zu zara nire zoriontasun lurra, sendoa bezain hauskorra
Lehor ez dadin ureztatzearen ardura, zu zara nire zoriontasun lurra

Eta beste behin, konplexurik gabe, apurtu ziren kristalak batzen
jaiki eta eraiki zara adorez, beldurrik ez