Bete dira urte batzuk hemen batera gaudela galduta,
distortsioari itsatsita, gure balore zaharrei lotuta
Baliteke oraindik ez jakitea bereizten musikak hustu ala betetzen gaituen,
gaur elkarrekin egotea aukera edo patua den
Urtez urte odol ezberdineko anai arrebak,
bidean ezinbesteko bihurtu zaretenak
Dena beltz itzultzean argi izpi ederrenak
Azken dantza amaitzean topa egingo dugunak
Sustraiak
Pasioa guzti honen ardatz bihurtuta eta musa gizarte honen kiratsa,
zerbait aldatzearen esperantza
Aldarria eta gure amorrua batuta jartzeko dena hankaz gora
Lokatzetan jaio ginen eta lokatzetan hilko gara
Hainbeste urteren ondoren gure bizitzak abesten
Ezinezkoa ulertzen ez bada bizitzen
zergatik gauden hemen urtez urte, kalez kale izaera galdu gabe