Egunero esnatu bezain pronto mundu lokartura salto
Errealitatea bihurtu al da fikzio?
Arrain baten modura uretatik at arnas bila pantaila bati begira
Eta zu lekuz kanpo al zaude burujabe izatearen truke?
Gazteriak argazki baten bila munduari bira erdia,
erakustea helburu denean galtzen den guztia
Elkarren artean harremantzea ahaztuta
Gure garunak erabat pipiak janda
Sareak beti sare, sozial abizendu arren,
batzen gaituenarekin banatzen gaituzte
Aho biko ezpata, aurrerapenaren zamak
jaurtitzean jakingo dugu non zen orekaren muga
Has gaitezen gure karetak apurtzen, etika piztuz estetika hiltzen
Eraiki dudan nortasunak ez dit uzten arima gabeko gauzekin denbora galtzen
Murumendi puntara erbesteratu gaitezke
Zanpantzarrek natura berriro esnatu dute
Orain guztiok erne, munduari aurrez aurre
Damazulon lekuz kanpokoen akelarrea prest