Historia ziklikoa noria zahar baten antzera,
aurrera egin ondoren beti atzera
Goran dagoena lurra besarkatzen hurrena
Berritzat hartzen dugu ahaztua izan zena
Datorrena datorrela beti aurrera begira
Gaur egungo galderei atzoko erantzun zaharrak,
edo orainak argitzen digu iragana?
Aberatsen gudan langilegoa hil kutxan
Gizaki orojale elkar jateko mugararte
Datorrena datorrela beti aurrera begira egoteak ba al du zentzurik?
Astoen antzera tori, kabestrua jantzi
Memoria, gainditu gabeko ikasgaia
Nor da lokartzen gaituen sehaska kulunkatzen duena?