AyVee

AyVee

  • 2019
  • Reggaetona

Niretzako

Mila gauza ditut zuri esateko
baina kantu hau egin dut pixkat azaltzeko
zenbat maite zaitudan
zenbat miresten zaitudan

ze hausarta zaren
ze politta zaren
egan egiten dut
geroz eta gehio zu ezautzen x2

iñor baino hobeto ezagutzen zaizut,
nahiz eta askotan ez ondo ulertu,
nola ez zean ondo maitatzen zu
pentxamendu txar hoiek kendu beaituzu

ez da erraza nik ulertzen zaitut
gizarteak inoiz ez du estimatu
nola zaindu behar garen gu
ez gurekin nola ondo moldatu

ze hausarta zaren
ze politta zaren
egan egiten dut
geroz ta gehio zu ezautzen x2

nire helburua da beldurrak kentzea
inseguritate hoiek guztiz austea
prespektiba berriekin jolastea
ta hezitzen gure burua haztea

momentu guztietan,
nago zure oinetan,
egoera guztiak ezautuz
nahiz eta askotan mespretxatu

ze hausarta zaren
ze politta zaren
egan egiten dut
geroz ta gehio zu ezautzen x2

sinisten du sinisten dut,
nigan asko sinisten dut
zer egin sinisten ez badut
nire burua maitatu behar dut

Maitatu ditzagun gure buruak
zainduz ere gure ingurua
laztan gehiago ematen
lortuko dugu gure helburua

ze hausarta zaren
ze politta zaren
egan egiten dut
geroz ta gehio zu ezautzen x2

Maite zaitu maite zaitut
iñor baino gehiago maite zaitut
Maite zaitut Maite zaitut
gehiagitan esan behar dizut x2