2017.06.05
Autobus Magikoa

Autobus Magikoa

  • 2015
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Reggaea, Ska

Pozaren gailurra

Denok daukagu ikasia Gotzon dela nagusia,
eztarria berotuz sortzen duten magia,
izugarria haurtzaroaren nostalgia,
altxatu dezagun herria puta España nazkagarria.

Egun berria eta egin behar berdiñak,
ezkutatu nahi digute gure bizitza gorraren griña,
izan sorgiña eta mesedez sendatu
dezagun gure ikurriñak euki duen mina.

Geroz eta gorragoa da bizitza,
dena guk egitea berak jartzen digun baldintza,
independentzia da guk behar dugun hitza,
aurki dezagun askatasunaren giltza.

Eta gu dena okerro dagoela dakigu,
hainbeste istripu eta hainbeste diru gatibu,
geratuko garela esaten digu,
Espainiaren porrotaz izango gara testigu.

Ta preso gehienak dispertsatuta daude,
hainbeste kilometro egiteaz nazkatuta gaude.
Eta, non zaude? Familiarren desira,
preso guztiei argi dezaten izarren distirak.

Zerura begira modu errex bat aukeratzen,
ikastolako teoremak ez ditudalako gogoratzen,
eta, saiatzen, gure herria esnatzen,
denok nabaritu dugu gazteria altxatzen.

Askatzen, denok hasi beharko genuke,
gobernuak gauza asko aldatu beharko lituzke,
nola ez, konformatu behar zara,
ez bagera kejatzen esklabu bihurtuko gara!

Euskara Herriaren arima da,
denok batera ospa dezagun gudari armada,
baiña lasai ez da iñor hil behar,
pertsona asko galdu direlako bidean.

Momentu onak, umetan beldurrik gabe,
dirurik gabe, zu gabe, gure bizitzaren jabe,
geroz eta gehiago jakin, beldur gehiago,
galduta nago, bizitzan zentzua non dago?

Eta betiko zakurrak maltzurrak,
gure etxe eta bizitzan sartu dute muturra,
baina lasai hau ez da izango agurra,
laixter aurkituko dugulako pozaren gailurra...

Pozaren gailurra...

Beraz denok batera ospa dezagun,
bizitza honen mirariak denak dira ezagun,
eta Oiartzun egin ezazu oihartzuna,
gogor erantzun denok egin nahi duguna.

Askatasuna eta elkartasuna,
momentu honetan bizi honek behar duna,
alaitu dezagun gure alaitasuna,
ederrago bihurtu gure herri euskalduna.