2017.06.05
Autobus Magikoa

Autobus Magikoa

  • 2015
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Reggaea, Ska

Azken geltokia

Denbora gehiegi zu gabe,
gauza asko aldatzear gaude,
baina nik ez daukat gogoa,
handiegia da utzi duzun zuloa.

Ez dakit zer egin bizitzeko,gauza txikietaz
gozatzeko, ez dut edukiko denbora,
orain arte utzi duzun zuloa betetzeko.

Eta zeruan disdira, azken geltokiari begira,
egunero galdetzen naiz,
joan diren guztiak nun dira?

Baina bizitza da beharbada,
momentu askotan erakusten dizuna,
zuk zenian irrifarra, algara,
bizitzari zentzua ematen ziona.

Haur garaietako nostalgia, momentu haietan
bizitzak zuen grazia, amona egon zaitez lasai,
loratu da jarri zenuen hazia.

Berdin du zer gertatzen den,
zure begietatik asko dut ikasia,
hementxe nago pentsatzen hasia,
zuri zor dizudala orain naizen guztia.

Orain zu lorea zarena,
lore guztietatik usairik goxuena,
lore polit asko daude,
zuk jarri zenituenak dira politenak.

Goizegi joan ziñen,
hutsune handi batekin aurkitu giñen,
nere bizitza laburrean,
hain garrantzitsua izan ziñela ez nekien.

Hori egia da,
lotsa ematen dit horrela portatu izana,
ez nintzen konturatzen, zu ziñela
nere bihotzaren taupada.

Beti erratza pasten,
kaletako zaborrak jasotzen,
zuregatik, amona,
ez dut ezer txarrik gogoratzen!

Beti esaten zenuen,
jende guztiari agurtu behar zela,
guk ikasi genuen mundu osotik,
hoberena ziñela.

Asko idazten dut,
baina ez dakit nola idatzi sentitzen dudana,
asko maite zaitudala,
harro nago zurekin bizi izana.